Gure bezeroek bere iritzia ematen dute: KEREON Partners

Ira 22

Jose Tesán, KEREONeko Partner eta Inbertsio Zuzendaria: “TECNALIArekin izandako elkarlana oso aberatsgarria izan da KEREONentzat, Teknologia oinarritutako negozio aukera berriak identifikatzeko aukera izan dugu.”

KEREON-i buruz

KEREON bost profesionaleko talde bat da, enpresa-proiektuetan inbertitzeko eta parte hartzeko tresna baten inguruan eratua. Enpresa egitea, jarduera ekonomikoa garatzea eta enplegua sortzea zituen helburu nagusi sortu zenean, eta hasieratik bilatzen du enpresa-ekimenetan bazkide estrategiko izatea, eta bere esperientzia osoarekin, ezagutzarekin eta kontaktuekin, ekimen horiek guztiz garatzen laguntzea.

Oinarri teknologikoko negozio-aukerak

Enpresa-ekimenak negozio errentagarri bihurtzeko sekretua oinarri berritzaileko negozio-ehuna garatzen laguntzen duen ekosistema oso eta orekatu bat sortzean datzala uste du KEREONek, eta horretan oinarritzen da haren esperientzia. Horregatik, KEREON eta TECNALIA ren lankidetzaren funtsa oinarri teknologikoko eta eragiteko potentzial handiko inbertsio-aukerak hautematean datza; tokiko indarguneak bultzatzen dira, aukera globalei ekiteko.

KEREON + TECNALIA lankidetza

TECNALIArekin lankidetzan aritzea oso aberasgarria izan da KEREONentzat, aukera eman baitigu ikusteko zer ahalmen zientifiko eta teknologiko izugarria dagoen  gure lurraldean, eta zer ahalmen handia duen balio erantsi handiko jarduerak, enpresak eta enplegua sortzeko.

Lankidetza horren ondorioz, oinarri teknologikoko bi enpresa berri sortu ditugu elkarrekin: BIOSYNCAUCHO ETA DIGIMET.

  • BIOSYNCAUCHO.  Petroliotik eratorritako kautxuaren “bio” aukera da. Lehengai berriztagarrietatik abiatuta balio erantsi handiko produktu kimikoak garatzea du helburu.

  • DIGIMET. Altzairutegietako hautsek eragiten duten ingurumen-arazoa negozio-aukera bihurtzen du, patentez babestutako metalurgia-labearen kontzeptu berri baten bidez.

Ekosistemaren parte izan zaitez!

Ez itzazu interesatzen zaizkizun negozio-aukerak alde egiten utzi. Bidali iezaizkiguzu zure kontaktu datuak eta gure ekintzailetza ekosistema sutsuaren parte izaten hasi zaitez.