Inbertitzeko interesa daukazu?

Zure inbertitzaile-profilarekin bat datozen negozio-aukerak aurkeztuko dizkizugu, eta oinarri teknologikoko enpresa-proiektuetan egindako inbertsioen arriskuak eta ahalmenak identifikatzen lagunduko dizugu.

Inspiring Business Forum

Inspiring Business Forum (IBF) inbertsio korporatiborako funtsa da. TECNALIAk funts horren bidez eskaintzen dizkie bere kideei, sistematikoki, I+G+b jardueran eta bere ekosisteman sorburu duten eta merkaturatze-fasean dauden negozio-aukerak.

INFORMAZIO GEHIAGO

Due Diligence Teknologikoa

Inbertsio bat balidatu baino lehen, negozio-aukera baten alderdi teknologikoak baloratzen lagunduko dizugu. Teknologiarekin lotutako alderdi guztiak aztertuko ditugu; hots, balorazioa, babesa, sendotasuna, estandarrak, integrazioa, eta abar. Lanaren emaitza gisa, identifikatutako ondorio eta arriskuak jasotzen dituen txosten bat jasoko duzu.

Gure inbertsio-aukeretako batean sakontzeko interesa baduzu, edota negozio-aukera baten alderdi teknologikoak baloratu nahi badituzu, jar zaitez harremanetan gurekin.
Kontaktua

Ekosistemaren parte izan zaitez!

Ez itzazu interesatzen zaizkizun negozio-aukerak alde egiten utzi. Bidali iezaizkiguzu zure kontaktu datuak eta gure ekintzailetza ekosistema sutsuaren parte izaten hasi zaitez.