Inspiring Business Forum (IBF)

Inspiring Business Forum (IBF) trakzio-enpresek osatutako inbertsio korporatiboaren foroa da. Inbertitzeko, dibertsifikatzeko eta negozioak handitzeko asmoz elkartzen diren enpresa horiek berrikuntzarako gaitasuna dute, eta oinarri teknologikoko aukerak bilatzen dituzte.

Zer da IBF?

Inspiring Business Forum (IBF) trakzio-enpresek osatutako inbertsio korporatiboaren foroa da. Inbertitzeko, dibertsifikatzeko eta negozioak handitzeko asmoz elkartzen diren enpresa horiek berrikuntzarako gaitasuna dute, eta oinarri teknologikoko aukerak bilatzen dituzte.

IBF foroaren bidez, TECNALIAk I+G+b jardueran eta bere ekosisteman sorburu duten negozio-aukerak eskaintzen dizkie bere kideei, sistematikoki.

Bertan, foroko kideek, TECNALIAk arreta handiz hautatutako eta prestatutako negozio-aukerak aurkitzeaz gain, beren inbertsio- eta dibertsifikazio-beharrak adierazten dituzte, garapen teknologiko berriak eta lankidetza-estrategiak bidera ditzaketen ekimen bereziak identifikatuta.

Zein abantaila ditu IBFko kide izateak?

IBF foroko kide izanez gero, negozio-aukerak ezagutzera ematen diren tokian izango zara, eta lehentasunez jasoko duzu negozio-aukerei buruzko eta kideentzat soilik eskuragarri dagoen pribilegiozko informazioa.

Lehenengoa izango zara gehien interesatzen zaizkizun proiektuak aukeratzen, baloratzen eta haien zati izaten, parte hartzeko modu desberdinen bidez.

Etorkizunean zer erronka izango ditugun eta zer teknologia landuko ditugun inork baino lehenago jakingo duen talde bateko kide izango zara.

Hainbat sektoretako lankideak ezagutzeko, lehen mailako harremanak egiteko eta askotariko enpresekin konektatzeko ingurune bat izango duzu.

Nola funtzionatzen du IBF foroak?

Urtero, TECNALIAk hamar negozio-aukera inguru hautatuko ditu, eta zuzeneko IBF ekitaldietan aurkeztuko dira modu formalean. Ekitaldi horien deialdiaren berri emateko, kideei jakinarazpen bat bidaliko zaie.

Era berean, IBFko kideek negozio-aukeren inguruko unean uneko informazio eguneratua jasoko dute, horiek aztertu eta parte hartzeko aukera izateko. Eskaintza hori web plataforman argitaratutako zerrenda baten bidez egingo da. Aukera berri bat dagoen bakoitzean, posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie foroko kideei, eta horiek aukera izango dute aukerari buruz atarian biltegiratutako informazioa zuzenean eskuratzeko.

Bestalde, foroko edozein kidek negozio-aukerak aurkezteko eskakizuna egin ahal izango du, haientzako inbertsio bila badabil.

Eskatu informazioa

Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Igor Aristizabalekin, Partaidetza Kudeaketa,ibf@tecnalia.com helbide elektronikoan edo 902 760 000 telefonoan.

IBF LiburuxkaIBF ATARIA (BAZKIDEAK SOILIK)

Ekosistemaren parte izan zaitez!

Ez itzazu interesatzen zaizkizun negozio-aukerak alde egiten utzi. Bidali iezaizkiguzu zure kontaktu datuak eta gure ekintzailetza ekosistema sutsuaren parte izaten hasi zaitez.