Zatoz gure ekintzailetza-ekosistema kartsuarekin bat egitera, zure negozio-ideiaren ahalmen osoa garatzera, zure talentuari esker enpresa-ekimenak laguntzera edota zure ekintzaile-gaitasunak hobetzera.
Espiritu ekintzailea daukazu?
Inbertitzeko interesa daukazu?
Zure inbertitzaile-profilarekin bat datozen negozio-aukerak aurkeztuko dizkizugu, eta oinarri teknologikoko enpresa-proiektuetan egindako inbertsioen arriskuak eta ahalmenak identifikatzen lagunduko dizugu.
Teknologia merkaturatu nahi duzu?
Zure I+G balorizatzen lagunduko dizugu, zure negozioa handitzeko; horretarako, zure jabetza industrialeko aktibo-zorroa kudeatuko dugu, zure aktibo teknologikoak babesteko estrategia hobea garatuta, zure jabetza industrialeko aktiboen balioa areagotuta edo zerorren kontzeptu-probako funtsa konfiguratuta eta kudeatuta.
Arrakasta-kasuak
Ezagutu itzazu hainbat arlotan izan ditugun arrakasta-kasuak: jabetza industrialaren lizentziamendua, partaidetutako enpresen exit-ak, kapital-errondak, teknologia-balorizazioko gaitasunen garapena, eta negozioa dibertsifikatzeko brokerage teknologikoa.