Bideo-jokoen sektorea goitik behera aldatu du Teknaliak Start up sortuta

Jan 28

Bideo-jokoen sektorearen aldeko apustua egin du TECNALIAk WiMi5en sorrerarekin. Oinarri teknologikoko enpresa berri bat da, Raúl Otaolea du buru, eta TECNALIAko beste bost profesionalen talde batek —guztiak bideo-jokoen munduan ibilbide luzea dutenak— osatzen du. Spin-offa sortuta, talde osoa enpresa berriaren parte izatera pasatu da.

Bideo-joko kasualak eta sozialak sortzeko, argitaratzeko eta merkaturatzeko aukera ematen duen hodeian oinarritutako plataforma bat eskaintzen duen sektoreko lehen enpresa da WiMi5. Esan beharra dago WiMi5en zuzeneko lehia Silicon Valleyn dagoela, han garatzen baitira orain arteko teknologia eta bideo-jokorik aurreratuenak.

WiMi5ek lehen finantziazio-txanda amaitu berri du —1,6 milioi euroan baloratu dute—, eta 390.000 euro lortu ditu TECNALIArenak ez diren funtsetatik.

TECNALIAren lana izan da, TECNALIA Venturesen bidez, batez ere enpresa sortu aurretik inkubazioa bizkortzea, eta, horri esker, hemendik aurrera inbertitzaileek eta zuzendaritza-taldeak gidatuko dute proiektua, akzioen pixkanakako erosketa-eskema batek sustatuta.

¡Forma parte del ecosistema!

No dejes escapar oportunidades de negocio que te interesan. Envíanos tus datos y empieza a formar parte de nuestro vibrante ecosistema emprendedor.