DIGIMET-ek altzairutegietan hautsarekin egon ohi den arazoa negozio aukera bilakatuko du

Sep 20

“Inbertsio funts pribatu baten babesa dauka eta Tecnaliaren historian izan den I+G aktiboen balorizazio operaziorik handienetakoa da”

DIGIMET oinarri teknologikoko enpresa berri bat, orain dela gutxi sorturikoa, altzairutegietako hautsa tratatzerako orduan mundu mailako erreferente bilakatzeko helburuarekin jaioa eta labe metalurgiko berritzaile batean oinarritzen dena. Teknologia hau Tecnaliak garatutako patente batek babesten du, eta aipatu enpresa berrira transferentzia egin ostean, ingurugiroari zuzenean eragiten dion arazo bat (altzairutegietako hautsen tratamendua) negozio aukera bilakatuko du altzairutegientzat eurentzat (Arcelor-Mittal kasu), hondakinen tratamenduaren alorrean aritzen diren enpresentzat (Befesa, ZinCox eta Recyclex kasu), zinc ekoizleentzat (Xstrata Zinc edo Korea Zinc kasu) eta ekipamendu ekoizleentzat (Sarralle, Lagun Artea edo Insertec kasu).

DIGIMET sortu bada, KEREON Partners-ek (inbertsio funts pribatua, zeinak konpromiso handia erakutsi duen betidanik Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialarekin) emandako laguntzari esker izan da. Bere aportazioa industriala ez den inbertsore batek Tecnaliaren historian egindako handienetakoa da eta aportazio horri esker Tecnaliarena den teknologia horren balioztatze aurre-industriala egin ahal izango da.

KEREON Partners eta Tecnaliaren arteko operazio honek ibilbide luzea dauka aurretik, hurrengo hilabeteetan asmo-akordio bat garatuko baita, zeinetan jasoko den KEREON Partners-ek inbertsioak egingo dituela Tecnaliako negozio aukeretan, bere kartera hedatzen jarraitzeko xedearekin, aktibo teknologikoagoak ugalduz.

¡Forma parte del ecosistema!

No dejes escapar oportunidades de negocio que te interesan. Envíanos tus datos y empieza a formar parte de nuestro vibrante ecosistema emprendedor.