Digimetek altzairugintzako hautsak tratatzeko teknologia berria baliozkotu du, Irungo bere instalazioan garatua

Jul 08
  • Oinarri teknologikoko DIGIMET enpresak —TECNALIAk eta Kereonek 2013an sortuak—, ingurumen-jasangarritasuna eta jasangarritasun ekonomikoa batzen dituen irtenbide bat eskaini du.
  • Irungo instalazioa bi urtez martxan izan eta gero, baliozkotuta geratu dira teknologia horrek gaur egun sektorean erabiltzen direnekin alderatuta dituen abantailak. Munduan erreferente bihurtu nahi du altzairugintzako hautsen tratamenduan, eta ingurumen-arazo bat negozio-aukera bilakatu.

Irungo instalazioan bi urtez lanean jardun eta gero, DIGIMETek eskala erdi-industrialean 3.000 Tn/urteko labe batekin berretsi du bere teknologiak zer abantaila dituen sektorean gaur egun erabiltzen diren gainerako aukerekin alderatuta. Altzairugintzako hautsen tratamendu bat da, labe metalurgiko patentatuaren kontzeptu berri batean oinarritua. Teknologia hobetu azaltzeko DIGIMET bideo bat argitaratu du bere web orrian www.digimet.es.

DIGIMET teknologiak gaur egungo teknologia guztiak gainditzen ditu, eta aukera ematen du fase bakar batean konpontzeko gaur egun erabiltzen diren prozesuek dituzten mugak.

Altzairutegi, zink-fabrikatzaile eta ekipo-fabrikatzaile garrantzitsuenei eta hondakinak tratatzen dituztenei aurkeztu zaie tratamendu berria

DIGIMETEN ABANTAILAK

 

Altzairugintzako hautsa, bolumena kontuan izanda, siderurgiaren industriak sortzen duen hondakin solido arriskutsu nagusia da.

Altzairutegientzat kostu handia du hauts hori kudeatzeak, hondakin arriskutsu gisa sailkatua dagoelako eta ezin delako hondakindegietan utzi, aurrez hondakin-kudeatzaile baimenduek tratatu gabe.

DIGIMETek aukera ematen du altzairugintzako hautsak instalazioan bertan tratatzeko, ekoizpen-prozesutik bereizita, balioa duten material guztiak ahalik eta gehiena berreskuratuz eta hondakinik sortu gabe. Balioa izan dezaketen metalak purutasun handiarekin berreskura daitezke, eta zementu-enpresetan erabiltzeko egokia den zepa geldoa sortu; hau da, DIGIMETek azpiproduktu baliagarri bihurtu du orain arte kudeatu beharreko hondakina izan dena. Tratamendu honen abantaila guztien artean, hauek dira nabarmentzekoak: malgutasun operatiboa, neurri txikia, efizientzia energetikoa eta modularitatea. Gainera, purutasun handiko zink oxidoa eta kalitate metalurgiko handiko burdina berreskuratzen ditu. Hori guztia, zaborrik sortu gabe.

KEREON PARTNERS-I BURUZ

KEREON Partners 2011n sortu zen, 30 urte baino gehiagoko ibilbidea zuen enpresa-talde pribatu baten barruan, zenbait sektoretako enpresen garapena sustatzeko, batez ere Euskadin, kudeaketan lagunduz eta kapitalean parte hartuz. Gaur egun, 6 enpresa partaidetuko zorroa du, eta zorro hori kudeatzen eta inbertsio berriak egiten dihardu, batez ere.

TECNALIARI BURUZ

TECNALIA Research & Innovation Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro pribatu nagusia da, baita Europako nagusietako bat ere. Hogeita hamar herrialde baino gehiagotako 1.400 aditu ditu, eta guztiek dihardute ezagutza BPG bihurtzeko ahaleginean, gizakion bizi-kalitatea hobetzeko, enpresentzat negozio-aukerak sortuz.

Eskutik doazen bi kontzepturen sintesia da Inspiring Business: imajinatzea eta gauzatzea. Horra TECNALIAren bereizgarria. TECNALIA Venturesen bidez, TECNALIAk merkaturatzeko potentziala duten negozio-aukeren inkubazioaren bizkortzea identifikatzen eta kudeatzen du, I+Ga sustatzeko oinarri teknologikoko enpresa berriak sortuz —DIGIMET, adibidez— edo jabetza intelektuala edo industriala transferituz.

¡Forma parte del ecosistema!

No dejes escapar oportunidades de negocio que te interesan. Envíanos tus datos y empieza a formar parte de nuestro vibrante ecosistema emprendedor.