Ekintzaile-bokazioa daukazu?

Egin zaitez gure ekintzailetza-ekosistema kartsuko kide, eta, zure talentuari esker, enpresa-proiektuak lagundu, zure gaitasunak hobetu, edo zure enpresa-proiektuaren ahalmen osoa garatu.

Entrepreneurs’ Club

«Inspiring People for Inspiring Business» lelopean eta topaketa espezifikoen bidez, ekintzailetza-ekosistema sustatzen dugu, teknologia disruptiboak negozio-aukera bihurtu nahi dituzten ekintzaileak eta gizartea harremanetan jarriz.

Laburbilduz, Entrepreneurs’ Clubaren bitartez, ekintzailetza-kultura garatzen dugu, trebakuntza eskaintzen dugu, ideia eta pertsona ekintzaileak lotzen ditugu, eta mentoring-a sustatzen dugu.

Egin zaitez Entrepreneurs’ Clubeko kide, doan, eta hasi ekintzailetza-ekosisteman zehar bidaiatzen.

INFORMAZIO GEHIAGOEGIN ZAITEZ KIDE
Babesleak

TECNALIA Challenges: Aurreazelerazio-programa

Teknologikoki disruptiboa den negozio-ideia bat daukazu, garapenaren lehen fasean dagoena? Industria-alorrera bideratuta dago eta enpresen emaitzen kontuari lotutako arazo bati irtenbidea ematen dio? Jarri gurekin harremanetan, aurkeztu zure proiektua, eta hartu parte TECNALIA Challenges programan. Aurreazelerazio-programa bat da, zortzi asteko iraupena duena; bertan, aukera izango duzu zure negozio-ideiari forma emateko eta gure OMEGA kontzeptu-probako funtsera sartzeko.

Programak honako hauek biltzen ditu:

Arrisku teknologikoak identifikatzea

Negozio-eredua garatzea eta merkaturatzea

Lege-laguntza

Patentagarritasuna analizatzea

OMEGA kontzeptu-probako funtserako sarbidea

Aprobetxa itzazu TECNALIA ekosistemako kide izatearen abantailak, haren teknologorik onenekin batera lan eginda, bere 5.000 bat bezeroak eskuragarri edukita, mundu-mailako laborategi paregabeekin, abangoardiazko ekipamendua duten planta pilotuekin edo nazioarteko-harremanetako sare batekin, besteen artean.

Azken finean, zure ideia bikaina negozio-aukera erreal, iraunkor eta eskalagarri bihurtzen lagunduko dizugu. Beti, norbaitek lagunduta. Oinarri teknologikoko ideia bat badaukazu eta inkubazioa bizkortu beharra baduzu, GUST-en jarritako inprimakia bete eta zurekin jarriko gara harremanetan.
Inprimakia bete

¡Forma parte del ecosistema!

No dejes escapar oportunidades de negocio que te interesan. Envíanos tus datos y empieza a formar parte de nuestro vibrante ecosistema emprendedor.