Teknologia merkaturatu nahi duzu?

Zure I+G balorizatzen lagunduko dizugu, zure negozioa handitzeko; horretarako, zure jabetza industrialeko aktibo-zorroa kudeatuko dugu, zure aktibo teknologikoak babesteko estrategia hobea garatuta, negozioa dibertsifikatuta, brokerage teknologikoaren bidez, zure jabetza industrialeko aktiboen balioa areagotuta edo zerorren kontzeptu-probako funtsa konfiguratuta eta kudeatuta.

Aktibo teknologikoak babestea

Zure erakundeko aktibo teknologikoak babesten lagunduko dizugu. Merkaturatze-estrategiaren arabera, babesteko modurik egokiena ezarriko dugu, eta babes hori eskatzen eta izapidetzen lagunduko dizugu.

Negozioa dibertsifikatzea

Hazi egin nahi duen enpresa edo korporazio baten ikuspegitik, «business as usual» delakotik kanpora pentsatzen lagunduko dizugu, negozio berritzaile eta disruptibo berriak abiarazte aldera. Ildo horretatik, aktibo teknologikoak eskaintzen dizkizugu, zure negozioa dibertsifikatzea eta, haren garapena amaitzeko inbertitu ondoren, hura merkaturatzeko enpresa berri bat sortzea ahalbidetuko dizutenak. Modu gehigarrian, negozio-planaren garapenean, enpresaren sorreran eta barne-ekintzailetzako prozesuaren osotasunean laguntzeko aukera eskaintzen dizugu.

Jabetza industrialaren zorroa kudeatzea

Zure jabetza industrialeko aktiboen balioa maximizatzen lagunduko dizugu, enpresa-estrategiarekin lerrokatuta. Horretarako, zure erakunderako zorro-kudeaketa zehaztu eta abiaraziko dugu, aktiboen portfolioa indartuta, lehen etapetatik aurrera garapenean teilakatuta, eta erabakiak hartzea hobetuta; aldi berean, modu arrazionalagoan erabiliko dituzu baliabideak.

Kontzeptu-probako funtsak kudeatzea

Gure antolaketa-eredua zure erakundera eramango dugu, zure lantaldeak trebatuta eta pertsona-, erakunde- eta ekosistema-mailan eragina izango duen estrategia bat hedatuta. Modu gehigarrian, hilabete inguruko tartean gure eguneroko jardueran murgiltzeko aukera eskaintzen dizugu; hala, aukera izango duzu:

I+G inguruan dituzun lehentasunak merkatuko premietara bideratzeko.

Zure teknologia babesteko eta baloratzeko.

Merkaturatze-eredurik onena identifikatzeko: proiektua, lizentziak, joint-venture, spin-off, eta abar..

Ekintzaileentzako, inbertitzaileentzako eta ikertzaileentzako pizgarriak lerrokatzeko.

Zure erakundea tokiko eta nazioarteko ekintzailetza-ekosistemarekin integratzeko.

Eragina neurtzeko, lehiakortasuna handiagotzeari, negozio berriei eta enplegu gehiago sortzeari dagokienez.

Spin-off eta negozio-igoerako zorroak kudeatzea

Spin-off-en igoera kudeatzen dugu, gure taldeek spin-off horietako administrazio-kontseiluetan parte hartzearen bitartez, erabaki estrategikoak hartzen eta horiek plan estrategikoarekin lerrokatzen lagunduta. Horrez gain, hainbat gerentzia-lanetan laguntzen dugu; esaterako, sustatzaile edo talde bat bilatzen, merkataritza garatzen, negozio-plana bideratzen, inbertitzaileak nahiz partner estrategikoak bilatzen, eta horiek sozietatean sartzeko baldintzak negoziatzen.

Transferentzia Teknologikoko Bulegoak laguntzea

Gara ezazu transferentzia teknologikoko profesional gisa duzun trebakuntza, zabal itzazu zure erakundeak balorizazio teknologikoaren inguruan dituen gaitasunak, hauta ezazu merkaturatzerako babes-estrategiarik onena, eta askoz gehiago.

Brokerage teknologikoa

Hazi egin nahi duen enpresa edo korporazio baten ikuspegitik, «business as usual» delakotik kanpora pentsatzen lagunduko dizugu, negozio berritzaile eta disruptibo berriak abiarazte aldera.

Zure negozioa hazteko zure I+G balorizatu nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri zaitez
Kontaktua

¡Forma parte del ecosistema!

No dejes escapar oportunidades de negocio que te interesan. Envíanos tus datos y empieza a formar parte de nuestro vibrante ecosistema emprendedor.