Konekta Gipuzkoa: Enpresa ekimenen deialdia ireki da

Nov 22
Fecha/Hora 22/11/2016 | 3:30 pm - 5:30 pm
Ubicación Zurríola Hiribidea, 22, 20002 Donostia, Gipuzkoa
Categorías No hay categorías
Loading Map....

UpEuskadi  (Bic Gipuzkoa) eta KonektaGipuzkoa (AdegiGeroa ) iaz bezala aurten ere  start up, ETEak eta inbertitzaileei zuzenduriko topaketa profesionala antolatu dute azaroaren 22an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian.

Topaketa estatuko kongresu areto erreferentea bilakatu nahi duen, SmartUp Kongresupean egingo da oraingoan, non ETEak eta ekintzaileak protagonistak izango dira.

Gipuzkoako enpresa jarduera berrien sortzaileei dinamismo eta interkonexio handiagoa eskaintzea da helburu nagusia. Bestalde, topaketa honek inbertitzaile pribatuei eta ETEen munduan lan egiten dutenen arteko konexioa eta startup ezagutzera ematea errazten du, modu honetan euskal ekintzaile ekosistema hobetzen lagunduta.

Jardunaldiaren bigarren edizio honetan hazkunde eta inbertsio bila dabiltzan 10 StartUp hautatuko dira haien. Deialdia urriaren 30era arte egongo da zabalik.

Aukeratutako StartUp-ak adituen aurrean elevator pitch bat egiteko aukera izango dute enpresen berrikuntza eta aplikazio teknologiko eredu berriak lortzeko helburuarekin. Aldi berean, networking-a eta ekintzaileen arteko kontaktu pribatuak sustatzeko eremu pribatu bat egongo da inbertitzaile eta enpresa txiki eta ertainentzat.

Parte hartu edo informazio gehiago nahi izanez gero bisitatu KonektaGipuzkoa webgunea.

 

¡Forma parte del ecosistema!

No dejes escapar oportunidades de negocio que te interesan. Envíanos tus datos y empieza a formar parte de nuestro vibrante ecosistema emprendedor.