Datorren urriaren 11an STARTinnova Summit ekitaldia ospatuko da Donostiako Eureka Zientzia Museoan. Startup-en eta enpresa finkatuen arteko elkargune honek hezkuntza eta enpresa munduen arteko batasuna lortzea du helburu eta, bide batez, gizarte ekintzaile bat sustatzen du.
STARTinnova Summit ekitaldiak ekintzailetzan sinesten duten hezkuntzaren profesionalentzako aukera bikaina da. Enpresa handi eta startup sortzaileen ezagutza eta esperientzia ezberdinak zuzenean ezagutzeko aukera eskaintzen du topagune honek, hala nola, Fintonic, Coinffeine edo Blablacar-en zuzendariak bertan egongo dira.
Bestalde, startup lehiaketan aurrez aukeratutako sei proiektu esanguratsuenen ordezkariak (Sabbatic, FASCOM, Byosincaucho, Dog Vivant, Embeblue y Vi4Craen) beren proiektuak ekintzailetza eta inbertsio arloko adituez osaturiko epaileen aurrean defendatzeko aukera izango dute.
TECNALIA Venturesetik STARTinnova Summiten lehenengo topagunera gonbidatzen zaitugu.
Interesa baduzu lehenik erregistra zaitez eta ondoren formularioa bete. Zure zain gaude!
Informazio gehiagorako Startinnova Summit-en weborria bisitatu.
Comments are closed.