Fesia enpresak 800 mila euroko inberstsio-erronda bat hasi du

May 31

TECNALIAtik eta FIK ekimenaren laguntzari esker sortutako enpresa honek iktusa edo gaixotasun neuromuskularrak dituztenentzako errehabilitazio-sistema berritzaileak sortu eta merkaturatuko ditu.

Fesia Technology enpresak inbertsio-erronda bat hasi du Capital Cell crowdfunding plataforman garatu dituen errehabilitaziorako bi gailu berri merkaturatzeko. Horrela, epe laburrean elektro estimulazio funtzionalean erreferentzia bilakatu nahi du Fesiak.

Fesia 2016. urtean sortu zen iktusa edo gaixotasun neuromuskularrak izan dituzten pertsonen errehabilitazio-fase guztiak hobetzeko eta, bide batez, haien bizi-kaliltatea hobetzeko. Horretarako elektro-estimulaziorako teknologia berri bat garatu eta hartan oinarritutako gailuak merkaturatzeko asmoa du.

Sortu zenetik hona, azterlan kliniko bat egin zuen FesiaWalk produktuaren erabilgarritasuna ikertzeko. Azterlan honek produktuan hobekuntza batzuk gehitzeko balio izan zuen. Fesiak horrelako produktuak saltzeko behar den fabrikatze lizentzia eskatu berri du, eta teknologiaren CE markatua eskuratzeko laborategiko froga zorrotzak gainditu ditu. Fesiaren lehen produktua, FesiaWalk, urte bukaera baino lehen salgai egotea espero da.

Elektro-estimulazio funtzionala errehabilitaziorako terapietan dituen onurengatik adituek iadanik erabiltzen duten teknologia bat da. Darabilten adituek teknologiak dituen onurengatik aukeratu dute; ibilera hobetzen du, atrofia eragozten du, oreka hobetzen du eta gaixoek gogoz erabiltzen duten teknologia bat da. Hala ere, orain eskuragarri dauden sistemak erabiltzeko teknologia honetan jakituna izatea beharrezkoa da, elektrodoak jartzen bereziki zehatza izan behar baita.

Fesiak behar hori saihesten duen sistema bat garatu du, hain trebe edo jakitun ez den edonork, teknologia hau erabili ahal izan dezan. Horrela, elektro-estimulazio funtzionalak dituen onurak ahal bezain gaixo gehienentzan eskuragarri egon daitezen. Gainera, FesiaWalk produktuaz aparte, hurrengo urtean bigarren produktu bat kaleratu nahi du Fesiak eskuaren errehabilitaziorako.

Teknologia garatzen jarraitu eta aipatu diren produktuak merkaturatzeko Capital Cell crowdunding plataformaren bitartez 800 mila €-ko inbertsio-erronda ireki du Fesiak. Garapenaz aparte, lantaldea handitu, patenteak sortu, behar den ikerkuntza martxan jartzea eta Europa eta EEBBetako merkatuan sartzea du helburua, Fesia teknologia honetako erreferentzi bilakatuz.

Capital Cell crowdfunding plataforma medikutzarako teknologia eta farma industrian da aditua, eta bertan onartua izateko, bioteknologian adituak diren adituek osatzen duten BioExpert Network sareak analizatu behar du empresa lehenik. %3k besterik ez du gainditzen azterketa sakon hau. Euskal Herrian beste inork ez du lortu plataforma honetan onartua izatea, eta plataforma honen bitartez ireki den bigarren errondarik handiena da hau.

Proiektuan gutxieneko 1000€-ko ekarpena egiteko interesa dutenek Capital Cell web orriaren bitartez egin dezakete.

¡Forma parte del ecosistema!

No dejes escapar oportunidades de negocio que te interesan. Envíanos tus datos y empieza a formar parte de nuestro vibrante ecosistema emprendedor.