Gure inbertsio-funtsak

Ahalmen handieneko oinarri teknologikoko negozio-ideiei heriotzaren harana zeharkatzen laguntzeko, geure inbertsio-funtsak dauzkagu

OMEGA Funtsa

OMEGA funtsa TECNALIAko ikertzailerik onenen ordu-poltsa bati lotutako funtsa da, urteko 6,5 milioi eurokoa.

Emaitza moduan, start-up disruptiboei heriotzaren harana zeharkatzen laguntzen diegu, haien I+G balioa areagotuta, gaitasun teknologiko bereizgarriak hedatuta, eta, hortaz, inbertitzile pribatuek hain kaltegarritzat jotzen duten arrisku teknologikoa arinduta.

Behin negozio-aukerak funtsean sartzen direnean, oinarri teknologikoko negozio-aukera horien inkubazioa bizkortzekoprozesu bat hedatzen da, eta aukerok hasierako etapetatik aurrera inbertsio-irizpideen eraginpean ipini eta ahaleginakmerkaturatze-gaitasun handieneko ekimenen inguruan biltzen dira, inbertsio pribaturako prest daudela bermatuta.

Oinarri teknologikoko ideia bat badaukazu eta inkubazioa bizkortu beharra baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Kontaktua
OMEGA zero to one

FIK Funtsa

FIK funtsa TECNALIAk sortu zuen, eta 2015az geroztik TECNALIA Ventures-ek kudeatzen du. Kontzeptu-probarako«Corporate Venturing» funts pribatua da; 21 milioi euroko inbertsio-maila du, hamar urteko epe-mugan. Funtsaren ondorio gisa, hogei patente baino gehiago sortu dira, bost garapen teknologiko berri baino gehiago lizentziatu dira, eta hiru enpresa berri sortuko dira.

¡Forma parte del ecosistema!

No dejes escapar oportunidades de negocio que te interesan. Envíanos tus datos y empieza a formar parte de nuestro vibrante ecosistema emprendedor.