TECNALIA Ikerketa Aplikatuko Zentroko transferentzia teknologikoko enpresa da TECNALIA Ventures. Negozio-aukerak garatzen ditugu teknologia balorizatzeko eta merkaturatzeko, jabetza industriala, know-how eta oinarri teknologikoko start-up-etako partaidetza moduan.
Guri buruz
Tecnalia
TECNALIA ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko Espainiako lehen zentro pribatua da, eta Europako garrantzitsuenetakoa. 30 nazionalitate baino gehiagoko 1.400 aditurekin, teknologia BPG bilakatzea du helburu,pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, enpresetan negozio-aukerak sortuz. Hala, teknologiak garatzen ditu, gizartearen erronka nagusiei erantzuna emateko:

«Teknologikoki disruptiboak diren start-up-ei laguntza ematen diegu heriotzaren harana zeharkatzeko, gaitasun teknologiko bereizgarriak hedatuz eta arrisku teknologikoa arinduz.»
Aliantzak eta kolaborazioak
Kide teknologikoak ditugu nazioartean, eta harreman estua daukagu TECNALIAren kolaboratzaile-sarearekin; sare hori unibertsitateek, ikerketa-zentroek eta ikerketa kooperatiboko zentroek osatzen dute, besteak beste.
Lantaldea

Asier Rufino
Zuzendari nagusia
MBA London Business School – Sloan MIT zentroan «Entrepreneurship and Private Equity» espezialitatearekin, eta «Business Administration» gradua Euskal Herriko Unibertsitatean.
Hamasei urteko esperientzia du nazioartean, herrialde ugaritan aritu baita: Irlandan, Frantzian, Erresuma Batuan, Ameriketako Estatu Batuetan eta Arabiar Emirerri Batuetan (Dubain), hainbat erakundetan lan eginda. Zerrenda horretan aurki daitezke BNP Paribas, Eli Lilly, Dubai Health Authority, Parthenon Group, Fidelity Investments, The Parthenon Group edota Saint Gobain.

Leire García
Finantza eta pertsonen arduraduna
Deustuko Unibertsitatean Enpresen Administrazioan lizentziaduna, Zuzendaritza Garapenean Masterra eta Negozio Berrikuntzan Masterra. 13 urteko esperientzia profesionala dauka ekonomia eta finantza alorrean.
Deloitte enpresan kontu-ikuskari bezala hasi eta denbora gutxira Bombardier European Holdingsera pasa zen barne kontrolerako arduradun bezala Espainian eta Italian.
2007an LABEIN-Tecnalia teknologia zentrora mugitu zen jarduera finantzieroak garatzeko. 2011n TECNALIAn barne kntrolerako estrategia definitu eta garatu zuen. Gaur egun, TECNALIA Venturesen egiten du lan Finantza-arduradun eta Perstonen arduradun bezala.

Sergio Bandinelli
Negozioaren Garapenerako zuzendaria
Doktoretza Softwarearen Ingeniaritzan, Milango Politeknikoaren eskutik. 25 urteko esperientzia du I+Gko emaitzak merkatura eramaten, ESI (European Software Institute) institutuko eta ondoren TECNALIAko Negozio Unitateko zuzendari gisa.
Bere lorpen nagusien artean, transferentzia teknologikoko hainbat proiektu nabarmendu daitezke, TI sektoreko enpresa eta ETE handiekin lankidetzan, teknologia hedatuta negozio-emaitzak hobetzeko produktuetan eta prozesuetan. 30 argitalpen baino gehiago egin ditu nazioarteko aldizkarietan, konferentzia-aktetan eta liburuetan.
TI sektoreko plataforma teknologikoetako gobernu-organoetan parte hartzen du Espainian eta Europan. Bereziki, lehendakariorde aritu zen ARTEMIS horma-sistemen domeinurako I+Gko eragileentzako industria-elkartean.

Germán Lasa
Marketin eta Komunikazioko zuzendaria
Deustuko Unibertsitatean Giza Zientzietan Lizentziaduna (komunikazioan espezializatua) eta Enpresa, Erakunde eta Ikus-Entzunezko komunikazioan Masterra eta Deusto Business School-ean Salmenta, Marketing eta Digital zuendaritzan Masterra.
TECNALIAko indsutria eta garraio, osasun eta berrikuntza estrategien dibisioen komunikazio arduraduna izan da 8 urtez.
Gaur egun, TECNALIA Venturesko marketing eta komunikazio arduraduna da, bertan marketing estrategiko eta enpresa komunikazioaren jarduerak garatzen ditu. Era berean, ekintzaileen klubaren eta Inspiring Business Forum inbertsio foruaren bulego teknikoaren arduraduna da.

Rakel García
OMEGA funtsaren arduraduna
Kimika Zientzietan lizentziaduna, makromolekulen inguruko espezializazioarekin, Masterra Teknologiaren eta Berrikuntzaren Garapenean, Graduondoa Garapen Jasangarrian eta Ekodiseinuan espezialista.
Bere ibilbidea I+G+b-rekin eta transferentzia teknologikoarekin lotuta egon da, eta hainbat eginkizun izan ditu TECNALIAren barruan; aurretik, INASMETen ibili zen. Gaur egun, Omega funtsaren kudeaketaren arduradun gisa egiten du lan TECNALIA VENTURESen. Teknologikoki disruptiboak diren eta enpresak eta/edo patenteak sortzeko gaitasuna duten negozio-aukeren inkubazioa bizkortzera zuzenduta dago funts hori.
Aurretik, Aukera Funtsaren Bulego Teknikoko arduraduna izan zen, eta teknologia eta ezagutza balorizatzera bideratutako hainbat ekimen diseinatzeko, ezartzeko eta kudeatzeko erantzukizuna izan zuen. Irakasle izan da Deustuko Unibertsitateko Teknologiaren eta Berrikuntzaren Garapena Masterrean, eta hainbat lan argitaratu ditu berrikuntza teknologikoaren eta plastiko eta konpositeen alorrean.

Aránzazu Tormo
Zuzendaritzako idazkaria
Euskal Herriko Unibertsitatean Enpresa Zientzietan diplomatua. Enpresa kudeaketan 12 urteko esperientzia profesionala dauka bai nazioarte eta baita tokiko mailan.
Gaur egun, TECNALIA Ventureseko Zuzendaritzako Idazkaria da.

Igor Aristizabal
Partaidetza-kudeaketa
Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatearen eskutik, finantza-alorreko espezializazioarekin.
Esperientzia handia du Accounting Auditor gisa PriceWaterhouseCoopers-en, eta finantza-arduradun gisa Conservas Ortiz enpresan, bertan ERP Movex inplementatzeko ardura izan zuelarik. Gaur egun TECNALIAko start-up-en euskarriaren eta kontrolaren arduraduna da, eta aktibo teknologikoak balorizatzeko eta TECNALIAn garatutako aktibo berriak negoziatzeko hainbat prozesutan esku hartzen du.
Enpresa horietako askotako administrazio-kontseiluko kide da, barne direla Neos Surgery, Oceantec, RoboconceptXXI, Castmol Teknolayer, Nautilus, Digimet, eta abar.

Gorka Hermoso
Partaidetza-kudeaketa
Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna eta Masterra Zuzendaritza Estrategikoan Deustuko Unibertsitatearen eskutik, eta MBA Richmond Unibertsitatearen eskutik (Virginia, AEB).
Kudeatzailea da 2013az geroztik, eta aurretik aholkulari aritu zen The Boson Consulting Group taldean; bertan, buru gisa aritu zen estrategiari, negozio-garapenari, balorazioari, M&A-ri eta industria-, kontsumo-, banaketa- eta energia-ondasunak sektoretan dibertsifikatzeari lotutako proiektuetan.
Gainera, analista gisa aritu da RIchmond ingurura inbertsioa eta negozioa erakartzeko helburua duen The Greater Richmond Partnership enpresa erdi-publikoan, eta Bankinter fundazioko berrikuntza-saileko kide izan da.

Miguel Rodríguez
Negozio Garapeneko espezialista
Gizarte Zientzietan lizentziatura eta masterra Enpresen Nazioarteko Kudeaketan Deustuko Unibertsitatean eta Audencia Grande Ecolen (Nantes, Frantzia).
Zazpi urte baino gehiago egin du lan ekintzaileekin eta inbertitzaileekin enpresa berrien merkaturatzean eta garapenean. Orduz geroztik, ezagutza irabazi du nazioartean eskalagarriak diren enpresen proiektu berritzaileen kudeaketan eta finkatzean. Merkatu orientazioarekin, lan egin du bezeroen beharrekin bat datozen produktuak garatzen, operazioak eta salmenta taldeak antolatzen eta goi-teknologiako proiektuak finantzatzen. Teknologiaren eta metodologia bizkorren zalea, bere egitekoa proiektu ekintzaileak sortzen eta sendotzen laguntzen duen ekosistema sortzea da.

Edurne Casado

Edurne Casado
Partaidetza-kudeaketako eta patente-administrazioko laguntzailea
Diocesanoen seminarioan Irakasle ikasketetan Diplomatua eta Espainiako Patente eta Marken bulegoak eskainitako jabetza industrialean ikasketak.
Spin-off-entzako administrazio jardueretan 21 urteko esperientzia profesionala du lehenengo INASMET-Tecnalia teknologia zentroan eta ondoren TECNALIAn. Jabetza industrialerako jardueretan 6 urteko esperientzia profesionala du, zehazki, jabetza industrialaren portoflioa kudeatzen eta patente eskaerak egiten. Gaur egun, TECNALIA Venturesen egiten du lan partaidetza-kudeaketako eta patente-administrazioko laguntzaile bezala.

Toni Pijoan

Toni Pijoan
Merkaturatzean espezialista – Energia- eta ingurumen-sektorea
Industria Ingeniaritzan tituluduna Kataluniako Unibertsitate Politeknikoaren eskutik, Ingeniaritza Mekanikoko espezialitatearekin, Fisika Zientzietan lizentziaduna Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik, EMBA Deusto Business School-en eskutik eta Analisi Politikoko Masterra Universitat Oberta de Catalunyaren eskutik.
Hogei urteko lan-ibilbidea osatu du Espainian, Frantzian, Erresuma Batuan eta AEBn, gehienbat hainbat sektoretako negozioen garapenera zuzenduta. 2008an, Energia eta Eraikuntzako Dibisioko zuzendari gisa iritsi zen INASMET ikergunera, eta ondoren, 2011n, Garapen Jasangarriko Dibisioko nazioarteko zuzendari bihurtu zen.
Denbora horretan, bere funtzioen zati handi batek teknologia aztertzea izan zuen oinarri, eta, halaber, salmentaren, lizentzia-esleipenaren edo enpresa-sorkuntzaren bidez merkatu nazionalera nahiz nazioartekora transferitzea. Gainera, hainbat enpresatako zuzendaritza-organoetan hartu du parte, esaterako KIC InnoEnergy eta Nobatek enpresetan, eta biek jarduera garrantzitsua dute teknologiari garapenari eta transferentziari dagokienez.

Unai Calvar
Desarrollo de Negocio
Kenteko Unibertsitatean Art Politiko eta Harreman Internazionaletan lizentziatua; eta masterra e-Business-en Deustuko Unibertsitatean.
2007 urtetik Tecnaliako sail desberdinetan lan egin du: Fundación Tecnalia Research & Innovation-en politikaren aurrerakuntzaren arloan ikerlari bezala aritu zen, eta aholku estrategikoak eman zizkien erakunde publikoei, politika berritzaileak ezarri eta ebaluatu zituen, teknologian oinarritutako lehiakortasuna sustatzen duten programak eta gizarte garapenerako eta garapen ekonomikorako ingurune ezin hobeak garatu zituen. 2007-2013 urteetan Eusko Jaurlaritzarekin lan egin zuen Gizarte Informazioaren garapenaren inguruko proiektuetan.
Esperientzia du IKT konponbideen ezagutzaren transferentziaren inguruko tailerren diseinuan, garapenean eta kudeaketan. Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Informazioaren plan estrategikoan parte hartu du, gizartean gune digitalen estaldura eta ETEak helburu dituzten programak eta ekimenak finkatzen.

Javier Sánchez
Negozioaren Garapena
Inicia su carrera profesional en Alemania en el sector de la microelectrónica, especializándose en el desarrollo de sistemas electrónicos embarcados para automoción, sensores y sistemas avanzados de asistencia a la conducción (ADAS). Durante 8 años desarrolla su actividad profesional en Daimler y se incorpora en 2008 a Tecnalia Research & Innovation donde lidera la línea de conducción autónoma y vehículos automatizados hasta su incorporación a Tecnalia Ventures en 2017.
Durante su trayectoria profesional ha ha sido galardonado con el premio “Talento de Bizkaia” otorgado por la Diputación Foral de Bizkaia, y ha participado en la realización de modelos de negocio para transferencia de tecnología espacial así como en eventos de pre-incubación organizados por la Agencia Espacial Europea.

Miguel Rodríguez
Negozio Garapeneko espezialista
Gizarte Zientzietan lizentziatura eta masterra Enpresen Nazioarteko Kudeaketan Deustuko Unibertsitatean eta Audencia Grande Ecolen (Nantes, Frantzia).
Zazpi urte baino gehiago egin du lan ekintzaileekin eta inbertitzaileekin enpresa berrien merkaturatzean eta garapenean. Orduz geroztik, ezagutza irabazi du nazioartean eskalagarriak diren enpresen proiektu berritzaileen kudeaketan eta finkatzean. Merkatu orientazioarekin, lan egin du bezeroen beharrekin bat datozen produktuak garatzen, operazioak eta salmenta taldeak antolatzen eta goi-teknologiako proiektuak finantzatzen. Teknologiaren eta metodologia bizkorren zalea, bere egitekoa proiektu ekintzaileak sortzen eta sendotzen laguntzen duen ekosistema sortzea da.

Jesús Torrecilla

Jesús Torrecilla
Merkaturatzean espezialista – Energia- eta ingurumen-sektorea
Kimika Zientzietan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik. 25 urteko esperientzia du aktibo teknologikoak merkaturatzen, bai eta enpresen inkubazioa bizkortzeko balio-kate osoari dagozkion funtzioetan ere. Enpresa-ekimenak sortzeko eta kudeatzeko hainbat prozesutan hartu du parte.
TECNALIAn emandako etapan, eta TECNALIA Ventures-en sartu baino lehen, Garapen Iraunkorreko Dibisioko Merkatuko zuzendari gisa aritu zen.
Bere jakintza-lorrekin lotutako ikastaro eta master ugaritan hizlari aritu da, hainbat argitalpen eta patente egin ditu energiaren eta kimikaren alorrean, eta enpresen Kluster Elkarteekin, Plataforma Teknologiko tematikoekin edo Bikaintasun Sareen koordinazioarekin lotutako erakundeetako zenbait Kontseilu Kudeatzaileko kide da.

Jan Sellner

Jan Sellner
Merkaturatzean espezialista- Energia eta ingurumen serktorea
MBA Energia Berriztagarrietan Iruñeko Unibertsitatean 2015ean eta Ingeniaritza Mekanikoan lizentziatua Ilmenauko Unibertsitate Teknikoan, Alemanian.
Hogei urteko esperientzia du automobilgintzaren sektoreko hainbat enpresetan, horien artean, Bosch, Ultracoat, Huf UK eta Gestamp; Alemanian, Espainian eta Ingalaterran. I+Gn esperientzia du, diziplina anitzeko taldeen proiektuen kudeaketan eta bezeroekin harreman zuzenean. Bere azken proiektua automobilgintzaren sektoreko enpresa garrantzitsuentzat Indian eta Errusian fabrikazio-enpresak sortzea eta martxan jartzea izan da, epe, kostu eta kalitate helburuak lortzeko

Aitziber Aranburu

Aitziber Aranburu
Merkaturatzean eta Industria Jabetzan espezialista – Eraikuntza-sektorea
Kimika Zientzietan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik eta Masterra Teknologiaren eta Berrikuntzaren Garapenean Deustuko Unibertsitatearen eskutik.
Hamasei urteko esperientzia du Teknologiaren Transferentziaren alorrean, eta gaur egun Tecnaliako Eraikuntza Iraunkorreko Dibisioarekin lan egiten du garatutako aktiboak –bai patente moduan (salmenta edo lizentzia) eta bai start-up modura– merkatura transferitzeko prozesuan. Transferentziaren beraren aurreko urrats moduan, negozioaren alderditik laguntza ematen die garapen-aktiboei, babesa, merkaturanzko orientazioa, negozio-eredua eta bestelako alderdiak barne hartuta.
Aurretik, lau urte baino gehiagoz egin du lan Industria Jabetzaren alorrean (lehenik INASMETen eta geroago TECNALIAn), ikertzaileei laguntza eta aholkua emanez aktiboen babesaren inguruan.

María Ángeles Gutiérrez

María Ángeles Gutiérrez
Merkaturatzean espezialista – Industria- eta garraio-sektorea
Matematiketan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik eta doktorea Euskal Herriko Unibertsitateko Industria Ingeniarien Goi-mailako Eskolako Matematika Aplikatuetako Sailaren eskutik.
23 urteko esperientzia du I+Gn, eta Labein teknologia-guneko metal-konformazioko teknologia-arduraduna izan da. Bertan metalen konformazioarekin lotutako I+G kudeatzen eta garatzen aritu da, bai eta automobilgintzaren sektorera aplikatzen eta transferitzen ere, 2011 arte. Ordutik aurrera TECNALIAko Industria eta Garraio Dibisioaren balorizazioari eta industria-jabetzari lotuta egon da, industria-jabetzaren, aktibo-zorroaren eta bere ustiapen-planen kudeaketa osoa bere gain hartu baitu.
30 lan baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan, hainbat doktore-tesi zuzendu ditu, hainbat patenteren asmatzaile-kide izan da, nazioarteko kongresuak antolatu ditu eta automobilgintzaren alorreko proiektu europarretako buru izan da.

Marta González
Merkaturatzearen espezialista- ICT sektorea
Ingeniaritza Informatikoan lizentziatua eta Fabrikazio Teknologia Aurrerapenean Masterra du Euskal Herriko Unibertsitatean.
Hogei urte baino gehiagoko esperientzia du. Teknologia konpainia batean software sailean zuzendari izan ostean, I+G munduan sartu zen 2000 urtean, Teknologia Semantikoen arduradun bezala. Karguaren eginbeharren artean ikerketan, teknologia transferentzia, sorkuntza aktiboa, produktuen kudeaketa, prest egongo diren proiektuen kudeaketa eta I+G partzuergoan: Europarra, nazionala, lokala; interakzioa nazioko eta nazioarteko I+G agente teknologikoekin. 30 argitalpen baino gehiago ditu eta hitzaldiak ematen ditu. Gainera, Internet bidez zuzendutako mintegiak eta tailerrak antolatu eta ematen ditu, eta argitalpen espezializatu eta orokorretan agerpenak ditu. I+G proiektuak eta aldizkari espezializatuak ebaluatzen ditu, eta jaioberrien identifikaziorako produktu baten sortzaileetariko bat da. Momentuan Tecnaliako IKT arloan Merkaturatze Espezialista da. I+G proiektuetatik sortzen diren aktiboak merkaturatzen laguntzen die ikertzaileei.

Raquel Blanco
Merkaturatzean espezialista - Osasun sektorea
Ingeniari Mekanikoa Euskal Herriko Unibertsitatean eta MBA Deustuko Unibertsitatean. Ekoizpen Zuzendaritzan Masterra Mondragongo Unibertsitatean eta Logistika Integratuan Masterra Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan.
26 urteko esperientzia profesionala dauka ingurune industrialean jarduten diren enpresa desberdinetan. Kostuetan eta lean manufacturing-ean aditua, gaur egun TECNALIA eta honen bezeroen aktiboen merkatu eta bideragarritasun ekonomikoen azterketak eta merkaturatze estrategien garapenak egiten ditu.