Zure inbertitzaile-profilarekin bat datozen negozio-aukerak aurkeztuko dizkizugu, eta oinarri teknologikoko enpresa-proiektuetan egindako inbertsioen arriskuak eta ahalmenak identifikatzen lagunduko dizugu.
Inbertitzeko interesa daukazu?
Inspiring Business Forum
Inspiring Business Forum (IBF) inbertsio korporatiborako funtsa da. TECNALIAk funts horren bidez eskaintzen dizkie bere kideei, sistematikoki, I+G+b jardueran eta bere ekosisteman sorburu duten eta merkaturatze-fasean dauden negozio-aukerak.
Due Diligence Teknologikoa
Inbertsio bat balidatu baino lehen, negozio-aukera baten alderdi teknologikoak baloratzen lagunduko dizugu. Teknologiarekin lotutako alderdi guztiak aztertuko ditugu; hots, balorazioa, babesa, sendotasuna, estandarrak, integrazioa, eta abar. Lanaren emaitza gisa, identifikatutako ondorio eta arriskuak jasotzen dituen txosten bat jasoko duzu.