Konekta Gipuzkoa: Empresa ekimenen deialdia ireki da

Oct 03

Data: 2016ko azaroaren 22ª, asteazkena

Ordua: 15:30– 17:30

Lekua: Donostiako Kursaal Kongresu Jauregia

UpEuskadi  (Bic Gipuzkoa) eta KonektaGipuzkoak (Adegi,BerriUp,Orkestra Crecer+, TECNALIA Ventures, Elkargi eta Geroa) iaz bezala aurten ere  start up, ETEak eta inbertitzaileei zuzenduriko topaketa profesionala antolatu dute azaroaren 22an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian.

Topaketa estatuko kongresu areto erreferentea bilakatu nahi duen, SmartUp Kongresupean egingo da oraingoan, non ETEak eta ekintzaileak protagonistak izango dira.

Gipuzkoako enpresa jarduera berrien sortzaileei dinamismo eta interkonexio handiagoa eskaintzea da helburu nagusia. Bestalde, topaketa honek inbertitzaile pribatuei eta ETEen munduan lan egiten dutenen arteko konexioa eta startup ezagutzera ematea errazten du, modu honetan euskal ekintzaile ekosistema hobetzen lagunduta.

Jardunaldiaren bigarren edizio honetan hazkunde eta inbertsio bila dabiltzan 10 StartUp hautatuko dira haien. Deialdia urriaren 30era arte egongo da zabalik.

Aukeratutako StartUp-ak adituen aurrean elevator pitch bat egiteko aukera izango dute enpresen berrikuntza eta aplikazio teknologiko eredu berriak lortzeko helburuarekin. Aldi berean, networking-a eta ekintzaileen arteko kontaktu pribatuak sustatzeko eremu pribatu bat egongo da inbertitzaile eta enpresa txiki eta ertainentzat.

Parte hartu edo informazio gehiago nahi izanez gero bisitatu KonektaGipuzkoa webgunea.

 

 

 

¡Forma parte del ecosistema!

No dejes escapar oportunidades de negocio que te interesan. Envíanos tus datos y empieza a formar parte de nuestro vibrante ecosistema emprendedor.