Lehengaien sektoreko lehen aholkulari sarea eraiki dugu

Feb 14

Joandako otsailaren 2an eta 3an, TECNALIA Venturesek EMENTOR proiektua martxan jarri zuen. EIT Raw Materialsek finantzaturiko proiektuak ekintzailetzan espezializatutako aholkulari sare bat eraikitzea du helburu. Aholkulari hauek lehengaien sektorean enpresa-ekimen berriei euskarria emango diete.

TECNALIA Ventures proiektu honen koordinatzailea da, eta horretarako beste bost europar erakunderekin lan egiten du (LTU Business AB, Trinity College Dublin, RWTH Aachen University, Mektory-Tallinn, Hub Innovazione Trentino) aholkulari sare honen oinarriak ezartzen.

Plataformak Europan lehengaien sektorean ekintzailetzaren eta intraekintzailetzaren sustapena indartzea bilatzen du. Horregatik proiektuaren erabiltzaileak ez dira soilik Start-upak edota pre-Start-upak izango; lehengaien sektorean negozioa sortzera bideraturiko proiektuak ere izango dira.

Proiektuaren aurrekontua 137.000€koa da eta urte bateko iraupena izango du. Etorkizunean EMENTOR proiektuak merkatuan hazteko helburua du EIT Raw Materialsen kide guztiak gehitu daitezen eta proiektua merkatuko aholkularitza premien erantzule nagusia izan dadin.

¡Forma parte del ecosistema!

No dejes escapar oportunidades de negocio que te interesan. Envíanos tus datos y empieza a formar parte de nuestro vibrante ecosistema emprendedor.