ALARTE
ALARTEk azpiegitura baten arrisku-ezponden etengabeko eta urrutiko monitorizazio-zerbitzua eskaintzen du, eta ALARMA joarazten du lur-jauziak gertatzeko arriskua agertzen denean.
ALARTEren berritasuna eta lehiakortasunerako abantaila Tecnaliaren «neurketa-sentsore inklinometriko beregain robotizatuan» oinarritzen da.
Enpresak, negozioaren oinarrian, alarma-sistema bat eskainiko du: azpiegitura-kudeatzaileek alerta-sistema bat izango dute, zaindutako azpiegiturak egoera ezegonkorrean daudela jakinarazteko; hartara, garaiz esku hartu ahal izango dute, egituraren osotasunari eusteko eta irristatzeen ondorioak saihesteko.
Gainera, egituraren kudeatzaileari aukera emango dio monitorizatze-sentsoreen instalazioak dituzten egitura guztietako neurketak haren ALARTE kontrolgunetik behatzeko.
- Sektorea Eraikuntza
- Lotutako patentea ES1129705 (Y)
- Harremana ventures@tecnalia.com
- Zeren bila gabiltza? Inbertitzailea