BIOSYNCAUCHO
BIOSYNCAUCHO S.L. oinarri teknologikoko enpresa berri bat da, lehengai berriztagarrietatik balio gehigarri handiko produktu kimikoak garatzeko helburuarekin sortua.
Bere jarduera lau patente-familiak babestutako teknologia baten inguruan oinarritzen du, eta horrek aukera emango du lehengai ez-berriztagarrien arazoak, hala nola lurrunkortasuna, ingurumen-inpaktua edo lehengaiok agortzea, negozio-aukera bihurtzeko.
Teknologia horrek erantzuna ematen dio 1,3-butadienoa eskuratzeko arazoari. Konposatu kimiko hori batez ere pneumatikoak fabrikatzeko erabiltzen den kautxu-ekoizpenagatik da ezaguna, eta bere balio-merkatua 22.000 milioi dolar baino gehiagokoa da, 2018an 32.000 milioiraino hazteko itxaropenarekin.
1,3-butadienoaren eskasia aurreikusten duen merkatu baten testuinguruan, Biosyncauchok aukerako balio-kate bat ezartzea bilatzen du, konposatu hori baliabide berriztagarrien bidez sintetizatzea oinarritzat hartuta, eta modu horretan ekonomikoki bideragarriak eta ekologikoagoak diren hautabideak eskainita pneumatiko-fabrikatzaileei (Bridgestone, Dunlop, Firestone, Goodyear, Pirelli, Michelin), azukre-hornitzaileei (AB Sugar, ACOR, Sued/Nord Zucker, Cosan, MitrPhol…) edota industria kimikoari berari dagokienez (Repsol, Shell, Basf, Exxon, Dow Chemical, Ube…).
Abantailak:
- Baliabide fosilen arazoak saihesten ditu.
- Lehengaiekiko menpekotasuna murrizten du.
- Eskalatu daiteke
- Ekonomikoki bideragarria da.
- Ekologikoa da.
- Material-fluxua nahastea saihesten du.
- 1. mailako arrisku biologikoko mikroorganismoak erabiltzen ditu.
- Animaliak elikatzeko eta industriarako balia daitezkeen azpiproduktuak sortzen ditu.
- Sektorea Energia eta ingurumena
- Harremana Jesús Torrecilla ventures@tecnalia.com +34 607 607 544
- Informazio gehiago Proiektua ikusi