CASTMOL
CASTMOL TEKNOLAYER S.L. MOLDKAR merkataritza-markarekin lan egiten duen enpresa bat da,fabrikazio gehigarriko teknologietan berezitua. Bere helburua teknologia horien gaitasunak beste sektoreetarako produktuak/aplikazioak garatzera estrapolatzea da, tradiziozko ekoizpen-teknologiek ezin konpon ditzaketen arazoei irtenbidea emate aldera.
Beste hainbaten artean, MOLDKARek botilak puzteko (BlowMolding) moldeetarako txertaketen belaunaldi berri bat garatu du, eta hari esker moldearen hozte-gune kritikoetan (lepoetan, hondoetan eta heldulekuetan) hozte-sistema egokituak erants daitezke, modu horretan hozketaren zikloa % 15-30 murriztuta.
Txertaketak material ugarirekin fabrika daitezke, bezeroaren eskakizunen arabera (aluminioa, kobrea, berilioa, altzairua eta abar).
MOLDKARek baditu merkatuan baliozkotuta eta martxan dauden putz-egileen txertaketak. Bere merkaturatze-planean, MOLDKAR baliozkotzeak eta erreferentziak sortzen ar da mundu-mailako Blow Molding sektoreko kide estrategiko nagusiekin.
- Sektorea Fabrikazio gehigarria
- Harremana Ibon Mitxelena ventures@tecnalia.com +34 943 000 919
- Informazio gehiago Proiektua ikusi