DIGIMET

DIGIMET 2013 S.L. oinarri teknologikoko enpresa berri bat da, hauts-tratamenduaren mundu-mailako erreferente bilakatzeko helburuarekin sortua.

DIGIMET teknologiak patentearen babesa dauka munduko herrialde nagusietan, eta metalurgia-labearen kontzeptu berri bat du oinarri. Hark, egungo teknologiez gaindi, altzairutegiko hautsak instalazioan bertan tratatzea ahalbidetzen du, ekoizpen-prozesuarekiko modu autonomoan, baliozkotu daitezkeen materialen berreskurapena maximizatuta eta hondakinik sortu gabe. Hortaz, DIGIMETek baliozkotu daitekeen azpiproduktu bilakatzen du orain arte kudeatu beharreko hondakin izan den hori.

DIGIMETek teknologiaren arrisku teknikoa gainditu du, eta, urteko 3.000 T-ko labe batekin, eskala erdi-industrialera baliozkotu ditu honako alderdi hauek:

  • Eskuratutako produktuen ratioak eta kalitateak.
  • Energia-eraginkortasuneko ratioak.
  • Labearen ekoizpen-gaitasuna.
  • Ekoizpen-saio luzeen bidezko ekoizpen-protokoloak.

Abantailak:

  • Eragiketa-malgutasuna, diskrezioarekin eta modularitatearekin.
  • Araztasun handiko (> % 80) zink oxidoa berreskuratzea.
  • Metalurgia-kalitate handiko burdina berreskuratzea.
  • «Hondakinik gabeko prozesu» bat lortzea.

 

digimet-logo

 

digimet

¡Forma parte del ecosistema!

No dejes escapar oportunidades de negocio que te interesan. Envíanos tus datos y empieza a formar parte de nuestro vibrante ecosistema emprendedor.