GO4IT SOLUTIONS

Go4IT Solutions oinarri teknologikoko enpresak COBOL, Clipper eta bestelako teknologia zaharrekin garatutako sistema oinordetuekin egindako proiektuetan jatorria duten desbideratzeen eta arazo teknologikoen ondoriozko gainkostuak murrizten lagunduko duten lanabesak garatzea du helburu.

Gaur egun, bi lanabes dauzka:

Go4IT Alight: sistema oinordetuak modernizatzeko eta mantentzeko lanabesa da, eta pilotu-proban kostuen % 80 aurreztea lortu du analisian, eta % 34 kodearen garapenean.

Go4IT Fast: software- edo lanabes- faktoriak sortzeko lanabesa da, eta IT sailaren beharrizanei kode berezia sortzea ahalbidetzen du.

Gaur egun sistema oinordetuak mantentzeko/modernizatzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa gehienek ez dute sistematikoki analistentzako euskarri-lanabesik erabiltzen. Horrek maiz gainkostuak eta desbideratzeak eragiten ditu hasierako planekin alderatuta, eta ondorioz dirua galtzen dute, bai eta merkatuko kokapena ere. Go4IT arazo horiei irtenbidea emateko sortu da.

 

  • Mota Jabetza intelektualaren lizentziamendua
  • Sektorea Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
  • Bezero Banco Popular y Grupo Versia
  • Harremana ventures@tecnalia.com
  • Zeren bila gabiltza? Ekintzailea Inbertitzailea

¡Forma parte del ecosistema!

No dejes escapar oportunidades de negocio que te interesan. Envíanos tus datos y empieza a formar parte de nuestro vibrante ecosistema emprendedor.