JOIN4ALL

TECNALIAk Join4All garatu du, juntura lehor ireki eta unibertsalen multzoa (zutabe-zutabe konexioak, habe-zutabe loturak eta 2D elementuen arteko loturak, EP14382261.7, EP14382262.5 eta EP15382362.0 Europako patente-eskakizunek babestuak, hurrenez hurren), eta horrek hainbat aurrefabrikatzaileren irtenbideak uztartzea ahalbidetzen du.

Join4All-ek, gainera, ekintza errazen bidez (torlojuz lotuta, esaterako) junturak fisikoki egikaritzea ahalbidetzen du, modu horretan laneskuaren erabilera intentsiboa eta gremio berezituen erabilera murriztuta, eta, horri esker, produktibitatea % 40 handiagotuko litzateke.

Beraz, Join4All eraikuntza-sektorerako negozio-aukera handia da, eta mesedegarria izango da eraikuntza industrializatua merkaturatzeari dagokionez.

Hasiera batean, Join4All-en helburu nagusia Latinoamerika izango da, bi faktore nagusi direla eta: (1) merkatu horretan etxebizitzen eraikuntza eskariari erantzun ezinik dabil, eta (2) eraikuntza industrializatuaren merkaturatzea % 20 baino handiagoa da.

¡Forma parte del ecosistema!

No dejes escapar oportunidades de negocio que te interesan. Envíanos tus datos y empieza a formar parte de nuestro vibrante ecosistema emprendedor.