NANOSEED

TECNALIAk zementuaren sektorean nanopartikulak ekoizteko prestazio handiko eta kostu txikiko prozesu bat garatu du, NANOSEED izenekoa.
Ekoizpen-prozesu horrek kaltzio silikato hidratatuen (CSH) hazi erreaktiboak eskuratzea du oinarri, hondakinen eta azpiproduktuen tratamendu hidrotermal baten bidez eta eragile dopatzaileen gutxiengo kantitateak egoteari esker.

NANOSEED nanopartikulek etapa goiztiarretan zementua gogortzeko azeleragailu moduan jokatzen dute, eta hala haren prestazio mekanikoak hobetzen dituzte.

NANOSEEDek lehiakortasunari dagokionez duen abantaila nagusia da prozesu horretan lortutako nanopartikulek prestazio handiko merkataritza-nanopartikulen propietate berdinak dituztela (zementua gogortzeari dagokionez), eta ekoizpen-kostu txikiagoan.

  1. Gure NANOSEEDen propietateak/kostua ratioari esker, zementu-fabrikek honako hauek egin ahalko dituzte:
    EKOIZPEN-KOSTUAK % 45eraino MURRIZTU gogortze azkarreko «zementu bereziei» dagokienez (aurrefabrikatuak, oil cement eta abar).
  2. «Zementu normalak» EGUNERATU, ekoizpen-gastuei eutsita.

Prozesu alternatibo hori sinplea eta industria-mailara eramangarria da, eta EP2878585 Europako patente baten eta PCT/EP2015/061923 nazioarteko patente baten eskakizunaren babesa du.

¡Forma parte del ecosistema!

No dejes escapar oportunidades de negocio que te interesan. Envíanos tus datos y empieza a formar parte de nuestro vibrante ecosistema emprendedor.