SGDOCTOR

Smart Grid DOCTOR software-produktuen suite bat da eta elektrizitatea banatzeko eta merkaturatzeko aplikazio aurreratuentzako smart meter izenekoek eragiten duten informazioaren azterketa adimenduna egiten du.

Hasieran diseinatutako aplikazioa kontagailu adimenduna duten utility bateko bezeroek egindako elektrizitate-iruzurra edo -lapurreta hautematera dago bideratuta, datuen azterketa konplexu baten bidez.
Smart Grid DOCTOR hobekuntza handia da (eraginkortasuna = asmatzeen %) egungo ikuskapen-metodoen aldean. Funtsezko lanabesa da ikuskapen-kanpainak diseinatzeko (bertaratu baino lehen erabakitzen du nor ikuskatu), eta galera ekonomikoak eta irteeren kostuak murriztea lortzen du.

Sistemaren onuradunak, hots, bezeroak, kontagailu adimendunak hedatu dituzten utility horiek dira, esaterako elektrizitatea, gasa edo ura.

Smart Grid DOCTORek eguneroko orduko kontsumoaren karga-kurbaren gaineko smart analyticsteknikekin lan egiten du. Banakako azterketa egiten du, bezeroz bezero, ikuskapenik egin gabe. Horri esker ez dago iruzurra aldez aurretik ezagutu beharrik, ez eta bezeroa ere; iruzur sofistikatuak antzematen laguntzen du; eta oso malgua da iruzur berriak antzemateko orduan.

¡Forma parte del ecosistema!

No dejes escapar oportunidades de negocio que te interesan. Envíanos tus datos y empieza a formar parte de nuestro vibrante ecosistema emprendedor.