SUNSET

Eguzki-energia fotovoltaikoaren kostuak nabarmen murriztu dira azken urteetan, eta merkatu librean lehiakortasuna bereganatu du autokontsumoaren zenbait agertokitan. Hain zuzen, elektrizitatearen merkatuko tarifa minoristekin, instalazio fotovoltaikoaren errentagarritasuna ukaezina da sortutako energiaren zati handi baten autokontsumoa ziurtatzen bada (guztiarena, ahal izanez gero).

Hala eta guztiz ere, ekoizpen fotovoltaikoko eta kontsumoko profilak nekez datoz bat, eta horregatik ezinbestekoa da kasu bakoitzeko errentagarritasuna xehetasunez aztertzea. Autokontsumoaren portzentajea areagotzeko modu bat ekoizpen fotovoltaikoa kudeatzea ahalbidetuko duen biltegiratze-sistema bat edukitzea da, hura kasu horretako kontsumora egokitze aldera.

Esparru horretan, TECNALIAren proposamena eraginkortasun handiko noranzko biko inbertsore fotovoltaiko berri bat da, elektrizitatea biltegiratzeko sistema bat kudeatzeko gaitasunarekin eta ekoizpena eta kontsumoa modu fidagarriagoan eta zehatzagoan aurreikusteko algoritmoekin. Modu horretan instalazioan berehala autokontsumitzen ez den ekoizpen-soberakinaren erabilera optimizatzea lortzen da.

Guztiarekin ere, haren helburu nagusia biltegiratze-sistemak eskatzen duen inbertsioa murriztea eta eragiten dituen urteroko aurrezkiak areagotzea da, merkatuko gainerako soluzioek ematen duten baino askoz errentagarritasun handiagoa lortzeko.

¡Forma parte del ecosistema!

No dejes escapar oportunidades de negocio que te interesan. Envíanos tus datos y empieza a formar parte de nuestro vibrante ecosistema emprendedor.