WHITEZONE. Industria eremuetako cibersegurtasuna

Akordioa Metro Bilbao enpresarekin, WhiteZone teknologiaren lehen pilotu bat garatzeko. Tecnaliak patentatutako zibersegurtasunerako produktu horrek malware-tik (mehatxuetatik) kanpora zedarritzen du industrialdea, eta software segurura eta operazio-eremu gisa mugatutako esparru barruko pertsona baimenduetara murrizten du.

Erakunde industrial batean, ekoizpena ordu gutxi batzuez geldiarazteak milioika euroko galerak eragin ditzake. WhiteZone teknologiari esker, negozioaren jarraitutasuna bermatzen dugu, malware-ak ekoizpen-katea geldiarazi dezala saihestuz.

WhiteZone teknologiak segurtasun-perimetro bat ezartzen du operazio-eremuan, eta garbi mantentzen ditu ordenagailuak eta erakunde jakin bateko ekoizpena kontrolatzen duten bestelako gailuak. Horretarako, kiosko bat instalatzen da sarreran, eta, haren bidez, eremu horretan sartzen diren USB gailu guztiak garbitzen dira.

Halaber, ordenagailu eta gailu kritikoetan, konektatutako USBak kontrolatzeko gai den eragile bat instalatzen da, baimenik gabeko gailurik konekta ez dadin.

 

WhiteZone

WhiteZone

  • Mota Jabetza intelektualaren lizentziamendua
  • Sektorea Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
  • Lotutako patentea EP15382450
  • Bezero Metro Bilbao
  • Harremana ventures@tecnalia.com
  • Zeren bila gabiltza? Ekintzailea Lizentzia-tituluduna

Relacionados

¡Forma parte del ecosistema!

No dejes escapar oportunidades de negocio que te interesan. Envíanos tus datos y empieza a formar parte de nuestro vibrante ecosistema emprendedor.