Pribatutasun politika

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIO XEHEA

DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA (noren ardura den zure datuen tratamendua)

Izena:           TECNALIA Research and Innovation fundazioa (TECNALIA)

Helbidea:      Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoa

Mikeletegi pasealekua, 2

E-20009 Donostia (Gipuzkoa)

Tel.:              902760000

IFK:              G48975767

Helbide el.:  info@tecnalia.com

 

Izena:           TECNALIA Ventures SLU

Helbidea:      Bizkaiako Parke Zientifiko eta Teknologikoa

T4, Geldo Kalea, 700 eraikina

E-48160 – Derio (Bizkaia)

Tel.:              902760000

IFK:              B95711800

Helbide el.ventures@tecnalia.com

 

ZERTARAKO TRATUKO DIREN DATUAK

Harremanetako formularioan emandako datuak soil-soilik erabiliko dira TECNALIA eta TECNALIA Ventures SLri eragiten dioten gaurkotasuneko informazioaren eta albisteen berri emateko.

DATUAK GORDETZEA

Datuak gorde egingo dira datuok ezeztatzeko eskubidea erabiltzen ez duzun artean. Aldizka, kontaktuen datu-basea eguneratua mantentzeko, baliteke kontsultaren bat egitea jakiteko ea interesdunek artean jarraitzen duten TECNALIA eta TECNALIA Ventures-en informazioa jasotzen.

ZERK EMATEN DIGUN ZURE DATUAK TRATATZEKO LEGITIMAZIOA

Legezko oinarria interesdunaren onarpena denean, interesdunak, informatua egonik, bere datuak tratatzeko baimena eman behar du informazioa emateko ekintza argi baten bidez. Hala ere, interesdunak noiznahi ezeztatu dezake baimena, nahiz eta horrek ez dien eragiten aldez aurretik, baimena zegoenean, egindako jarduerei.

DATUAK LORTZEA

Tratamendu honek interesdunek eman dituzten datuei eragiten die, baldin eta haiek erabiltzeko baimena eman badigute.

Tratatutako datuek oinarrizko datuen kategoria dute, eta beharrezkoak dira harremanetarako: identifikazioa eta helbide elektronikoa.

NORI EMANGO ZAIZKION ZURE DATUAK

Ez zaie daturik jakinaraziko hirugarren enpresei, salbu eta ez bada legez behartuta. Halako asmorik izanez gero, asmoak eragiten dien pertsonei baimena eskatuko litzaieke aurretik.

TECNALIAk eta TECNALIA Ventures-ek Europaz kanpoko guneetako enpresen zerbitzuak erabil ditzake datuak tratatzeko (harremanetako informazioa kudeatu, mezuak bidali, etab.), hala nola Microsoft Corporation eta Salesforce.com Inc (zeinekin Datuen Babeserako Espainiar Agentziaren berariazko baimenarekin egiten baita lan) eta Mailchimp (The Rocket Science Group, LLC) eta MailPoet. Hauen  pribatutasun-politikak bere webgunean daude: https://mailchimp.com/legal/ eta https://www.mailpoet.com/privacy-notice/ hurrenez hurren.

ESKUBIDEAK

Pertsona orok du eskubidea jakiteko ea TECNALIAk eta TECNALIA Ventures-ek bere datu pertsonalak tratatzen dituzten edo ez.

Bere datu pertsonalak ikusteko eskubidea du, eta, beraz, jakitekoa, besteak beste, bere zer datu erabiltzen ari diren, zertarako eta noiztik noiz arte erabili diren. Orobat du eskubidea okerrak edo osagabeak diren datuak zuzentzeko eskatzeko eta, are, datuak ezabatzeko eskatzeko, datuok eskatzean haientzat zegoen helbururako behar ez direnean.

Zure datu pertsonalak publiko egiten badira eta tratamenduaren arduraduna behartua badago datuak ezabatzera, arduradun horri eska diezaiokezu neurriak har ditzala, zure datuak tratatzen dituzten guztiei jakinarazteko datu horiek ezabatzeko asmoa duzula (ahaztua izateko eskubidea).

Egoera batzuetan, interesdunak tratamendua mugatzeko eska dezake. Orduan, datuak gorde daitezke, babesteko edo erreklamazioak egiteko. Tratamenduari muga kentzen bazaio, interesdunari jakinarazi egin behar zaio.

Egoera batzuetan, datuak tratatzeari uko egin diezaioke. Halakoetan, TECNALIAk eta TECNALIA Ventures-ek datuak tratatzeari utziko diote, baldin eta ez badago legezko beste arrazoi premiazkorik edo ez badira datu horiek erabili behar erreklamazioak egiteko edo erreklamazioetatik babesteko.

Interesdunak eskubidea du berari dagozkion eta arduradunari eman zaizkion datuak jasotzeko edo datu horiek tratamenduaren ardura duen beste pertsona bati transmititzeko.

Interesdunek eskubidea dute erreklamazio bat jartzeko kontrol-agintari baten aurrean.

Tratamenduaren arduradunak eskubide horiek bete ahal izatea egon liteke, egoera batzuetan, eskubide horiek nola aplikatu behar diren ezartzen duten beste lege batzuen mende.

BESTEAK

Agiri honen arabera, erabiltzaileak baimena ematen dio TECNALIA eta TECNALIA Ventures-i, houek bere ekitaldietan ateratako argazkiak argitara ditzaten, zeintzuetan aipatutako erabiltzailea bertan dagoen. Irudi hauek TECNALIA eta TECNALIA Ventures-en kanal digital ezberdinetan argitaratu ahal izango dira, helburu informatzaileekin soilik eta ez helburu komertzialekin.

TECNALIAk eta TECNALIA Ventures-ek ez dute bere gain hartzen webgune honetatik sar daitekeen hirugarrenen web-orrien pribatutasun-politikaren eta informazio-babesari buruzko politikaren erantzukizunik ere.

TECNALIAk eta TECNALIA Ventures-ek ez dute bere gain hartzen bere blog eta sare sozialetan esaten diren iritziengatik erantzukizunik.

COOKIEAK

TECNALIA eta TECNALIA Ventures-en web-orriak cookieak erabiltzen dituzte erabiltzailearen nabigazio-lehentasunak gordetzeko. Gainera, Google Analytics dakar, zeinak bere cookieak sortzen baititu weben erabiltzaileen portaera analizatzeko eta estatistika egiteko besterik ez diren erabiltzen.

Cookierik jaso nahi ez duten erabiltzaileek eta bere ordenagailuan biltegiratu aurretik jakinaraziak izan nahi dutenez, hala konfiguratu dezakete propio beren nabigatzailea.

Gaur egungo nabigatzaile gehienek cookieak hiru modutan kudeatzeko aukera ematen dute:

  1. Sekula ez da onartzen cookierik.
  2. Cookie bakoitzerako, nabigatzaileak baimena eskatzen dio erabiltzaileari cookiea onartzeko.
  3. Beti onartzen dira cookieak.

Horrez gain, nabigatzaileak finago kudea lezake zein cookie gorde eta zein ez; aukera izanez gero. Zehazki, aukera hauetakoren bat ezar dezake normalean erabiltzaileak: domeinu jakin batzuetako cookieak errefusatu; hirugarrenen cookieak errefusatu; erabili orduko ezabatzen direnak bakarrik onartu; zerbitzariari baimena eman beste domeinu baterako cookieak sortzeko. Azkenik, cookieak banan-banan ikusteko eta ezabatzeko aukera eman lezakete nabigatzaileek.

Hemen duzu cookieei buruzko informazio gehiago: http://es.wikipedia.org/wiki/Cookie_(informática)

¡Forma parte del ecosistema!

No dejes escapar oportunidades de negocio que te interesan. Envíanos tus datos y empieza a formar parte de nuestro vibrante ecosistema emprendedor.