Varstiff® Europako berrikuntza ekimen onenen artean

Jul 01

Varstiff® Europako berrikuntza ekimen onenen artean

FIKek eta TECNALIAk istripuetako biktimak larrialdietan immobilizatzeko tresna bat diseinatu dute.

TECNALIAk , FIK ekimenaren bidez, Varstiff diseinatu du, ehun-material adimendun bat. Material horrek hainbat forma har ditzake, eta, hutsean zurrun bihurtzen da, ohiko plastiko baten gogortasuna hartu arte. Material egoera malgura itzultzen da, hutsa kentzen zaionean. Varstiff materiala erabiliko den lehen produktua istripuetako biktimak larrialdietan immobilizatzeko tresna bat izango da. Janus Developments konpainiaren bultzadari eta laguntzari esker, “Mind the Gap” programaren lehen saioko hiru proiektu irabazleetako bat aukeratu du Botín Fundazioak produktu hori. Merkaturatzen laguntzeko, oinarri teknologikoko enpresa berri bat sortuko da. Hasieran, osasun-sektorean jardungo du enpresa horrek, baina aurreikuspena da jarduera beste sektore batzuetara hedatzea, hala nola automobilgintzara edo aisialdira.

¡Forma parte del ecosistema!

No dejes escapar oportunidades de negocio que te interesan. Envíanos tus datos y empieza a formar parte de nuestro vibrante ecosistema emprendedor.