VISIO 2016: Berrikuntzarako zaintza eta inteligentzi sistematikoari buruzko biltzarra

Sep 26

TECNALIA Venturesetik urriaren 20an eta 21ean Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregian “VISIO Konferentziaren 6. ediziora gonbidatzen dizuegu, non Antolakundeetan Berritzeko Zaintza eta Inteligentzia Sistematikoari buruz hitz egingo den.

VISIO 2016 Zaintza Teknologikoari eta Inteligentzi Lehiakorrari lotutako gaiak elkar trukatzeko, horien gainean eztabaidatzeko eta bide batez berrikuntza sustatuz lehiatzeko abantaila lortzeko nazioarteko topaketa da.

Hamaika urte eta bost edizio igaro ondoren, VISIO egonkortu eta Zaintza Teknologikoaren eta Inteligentzia Lehiakorraren esparruan estatu mailako erreferente bihurtu da. Sektoreko profesionalen topagunea da.

Konferentzia arlo horretako profesionalentzat zein zaintzarekin, inteligentziarekin, berrikuntzarekin eta erabaki estrategikoak hartzearekin lotutako alderdiak ikasi eta horren inguruan ezagutzak eta esperientziak trukatu nahi dituzten profesionalei eta erakunde eta enpresetako pertsonei zuzendua dago.

Konferentziara joan nahi izanez gero VISIO 2016 web orrian izena eman dezakezu, baita programa kontsultatu eta informazio eguneratua eskuratu ere.

Izena emateko epea urriaren 18an amaitzen da

Informazioa, programa eta izena emateko  http://www.conferencia-visio.com/

¡Forma parte del ecosistema!

No dejes escapar oportunidades de negocio que te interesan. Envíanos tus datos y empieza a formar parte de nuestro vibrante ecosistema emprendedor.